Errigora Izan
AUKERAK SORTZEN. Haizea Izan proiektuaren dinamikaren barruan, zeinak gure komunitatean mundu bidezkoago eta arduratsuago baterako aukerak sortzea, eta “kontsumo arduratsua” erronka estrategikoa bere osotasunean indartuz, “Errigora Izan” aukera aurkeztu nahi dugu ERRIGORAk Nafarroa hegoaldeko produktuen kanpainak sustatu, kudeatu eta koordinatzeko duen helburuari erantzuteko eta laguntzeko modu gisa.
Errigora Euskal Herrian errotutako herri ekimena da eta auzolana da bere tresna nagusia. Nafarroako hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den eremuan eragin nahi du, Euskal Herrian lur honetako produktuei bidea irekiz. Euskaratik, euskaratik eta euskararentzat.
Errigoraren helburua Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herriko plazara eramatea da, hurbileko produktuak kontsumi ditzagun, antipodetatik ekarri gabe. Euskara ofiziala ez den Nafarroa inguruko euskalgintzari bultzada ekonomikoa emateaz gain.
Ildo horretan, gero eta zabalagoa den lankide talde batek osatzen du ekimena; ilusioz eta anbizioz lan egiten duten nekazariek, euskaltzaleek, ekoizleek eta kontsumitzaileek osatutako sare zabal batek. Apaltasunetik, oinak lurrean, denon artean putz eginez hegan egin nahi dugu, Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta honek Nafarroa.
“Errigora Izan” ekimena gizarte-erantzukizuneko aukera berri bat da, Errenteria/Oreretan bizi garen pertsona guztientzat diseinatua, komunitatearen onurarako. Boluntariotza, elikadura-subiranotasunaren garrantzia eta erantzukizun soziala bezalako balioak landuko ditugu. Bestalde, euskarazko ekimen sozialei balioa eman nahi diegu, gure hizkuntza normalizatzeko modu gisa.
Gainera, “Errigora Izan” aukera honekin lankidetza-eredu bat adostu nahi dugu entitateekin (erakundeak, elkarte sozialak, kulturalak, kirolekoak… eta pertsonak), denon artean herriko odol-emateen kudeaketa modu eraginkorrean koordinatu ahal izateko.