Mundu arduratsuago
baterako aukerak
sortzen

Gutako bakoitzean mugimendu bat sortu nahi dugu.

Ziklo aldaketak ez dira inoiz errazak, ez pertsonentzat, ez kolektiboentzat: inertzia propioak gainditu behar dira, helburu desberdinak bideratu, pentsamoldeak aldatu, komunitatea motibatu, pertsonak aldaketan parte hartzera gonbidatu.

Kultura berritzailea eta parte-hartzailea gure lan egiteko modua izanik, ikas komunitateen bidez, pertsona gisa dugun erantzukizun soziala sustatzen dugu, kultura parte-hartzailea, gizarte-kohesioa, kontzientzia kritikoa eta giza garapen iraunkorra sustatzen dituzten ekimenen bidez. Horrez gain, ingurumen-inpaktua minimizatzeko eta euskararen erabilera normalizatzeko lan egiten dugu. Baikortasunean sinesten dugu aldaketarako eragile gisa, eredu eraldatzaile bat eraikitzeko kudeaketa- eta ekintza-plan batek lagunduta.

Gure garaiko gizartearen erronka, arazo eta aukerei aurre egiteko unea da.

Haizea Izan

Etorkizun posible hori gure esku dago, baina ez desira eta borondate hutsagatik, baizik eta pentsamendu, planifikazio, ezagutza eta antolakuntzagatik.

Proiektu honetan parte hartu nahi baduzu:

JARRI HARREMANETAN