Haizea Izan
Proposamen bat duzu, sortu ezazu.
Bete ondorengo formulario hau eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.
Aukerak Sortzen egitasmoaren helburua gizarte erantzukizunarekin lotutako egitasmoak egiten dituzten edo bertan parte hartu nahi duten horien bilgunea izatea da eta bertan parte hartzen duten kideak elkar ezagutzeko, egitasmoan parte hartzen duten horien datuak tratatzen ditu. Datu pertsonalak egitasmoan parte hartzen duten horiei jakinarazi ahal izango zaizkie. Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, bai eta datuak tratatzeari mugak jartzeko edo aurka egiteko ere, Aukerak Sortzen helbidera edo aukeraksortzen@gmail.com helbide elektronikora jakinarazpen bat bidalita. Halaber, informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu webgunea: www.aukeraksortzen.eus.
Proposamen motak:
- Metodologia: Kudeaketa-planaren prozedurak hobetzeko AUKERAK SORTZEA, emaitzetan eraginkorragoak izateko. Proiektu guztietan etengabeko hobekuntza garatzea.
- Komunitatea: Pertsonak zaintzeko AUKERAK SORTZEA, komunitate gisa dugun erantzukizun sozialaz jabetzea, bai eta berrikuntzarako eta eraldaketa sozialerako ekintza sozialak ere.
- Aniztasuna eta Inklusioa: Aniztasuna eta pertsonen aukera-berdintasuna lantzeko AUKERAK SORTZEA, bai eta hainbat arrazoirengatik gure komunitatean kokatzen diren pertsonak gizarteratzeko ekintzak ere, gizarte kritikoagoa eta inklusiboagoa bilatuz.
- Kontsumo arduratsua: Ekonomiak planetaren eta pertsonen bizitzan duen eraginaren kontzientzia lantzeko AUKERAK SORTZEA. Elikadurari, energiari, mugikortasunari eta abarri buruzko ekintza eta eredu iraunkorrak sustatzea.
- EUSKARA eta Euskal Kultura: Euskarak gure gizartean duen garrantzia lantzeko eta euskal kultura sustatzeko AUKERAK SORTZEA. Euskararen motibazio- eta erabilera-planetan laguntzea, euskalgintzarekin lankidetzan aritzea.