Propositoa
Gure lanari zentzua ematea. Gizarte-proiektu mardul bat (gizartean eragina izango duena) garatu ahal izateko, lehenik eta behin, erronka aurrera eramateko finkatu ditugun helburuaren eta metodologiaren inguruko hausnarketa egin behar dugu. Horrelako ekimen batek ahalik eta eragile gehien izan beharko ditu. Triangelu eraginkor bat sortu behar da (erakunde publikoak, erakunde soziopolitikoak, eragile publiko-pribatuak eta pertsonak), garrantzi horretako ekimen batek ahalik eta eragile gehien izan beharko ditu.
Erakunde baten helburuak ematen dio zentzua zure lanari. Zure asmoa era askotara adieraz dezakezun arren, zure helburua, gertuko jende gehienak ezagutuko zaituen edo identifikatzeko gai izango den marka bat sortzea da, soilik zurea izango dena, zure proiektua bakartzat hartzeko, eta ziur aski desagertuko balitz faltan botako luketena. Erakundeak gauzak zertarako egiten dituen galderari erantzuten dio.