Odola ematen bizia eman

Odola ematen bizia eman

AUKERAK SORTZEN. Haizea Izan proiektuaren dinamikaren barruan, zeinak gure komunitatean mundu bidezkoago eta arduratsuago baterako aukerak sortzen dituen, eta “KOMUNITATEA” erronka estrategikoa bere osotasunean sendotuz, “Odola ematen bizia eman” aukera aurkeztu nahi dugu Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Gipuzkoan odol-emateak koordinatu, sustatu eta kudeatzeko duen helburuari erantzuteko eta laguntzeko modu gisa.

Ez dezagun ahaztu odola ematea bizitzak salbatzea dela. Gure herrialdean odola ematea altruista eta ordaingabea da, eta horrek esan nahi du ez dela ordaintzen odola emateagatik. Printzipio honen helburu nagusia transfusio-odolaren segurtasun transfusionala handitzea da.

Beraz, odola ematea behar soziala da. Gure erkidegoko beharrak betetzeko, urtean 1.000 biztanleko 40 dohaintza inguru egin beharko genituzke.

Odola ematen bizia eman” ekimena gizarte-erantzukizuneko aukera berri bat da, Errenteria/Oreretan bizi garen pertsona guztientzat diseinatua, komunitatearen onurarako. Boluntariotza, elkartasuna, altruismoa eta erantzukizun soziala bezalako balioak landuko ditugu. Bestalde, euskarazko ekimen sozialei balioa eman nahi diegu, gure hizkuntza normalizatzeko modu gisa.

Gainera, “Odola ematen bizia eman” aukera honekin lankidetza-eredu bat adostu nahi dugu entitateekin (erakundeak, elkarte sozialak, kulturalak, kirolekoak… eta pertsonak), denon artean herriko odol-emateen kudeaketa modu eraginkorrean koordinatu ahal izateko.

DATU ESANGURATSUENAK EZAGUTU NAHI? Sartu hemen. 

 

 

Odola ematen bizia eman

Ekimen honek bizikidetzan, gizarte-kohesioan eta herri arduratsuago bat sortzen laguntzea nahi dugu.

Mundu bidezkoago eta arduratsuago baterako aukerak sortzen.