Bizilagunak

Bizilagun artean” gizarte-erantzukizuneko aukera berri bat da, Errenterian/Oreretan bizi garen pertsona guztientzat diseinatua, komunitatearen onurarako. Konfiantza, adiskidetasuna, lankidetza, boluntariotza eta erantzukizun soziala bezalako balioak landuko ditugu. Bestalde, euskara topagune izatea nahi dugu, eta euskarazko ekimen sozialei balioa ematea integrazio modu gisa.

Konbentzituta gaude aukera berri honek bizikidetzan, gizarte-kohesioan eta herri arduratsuago eta inklusiboago bat sortzen laguntzen duela.

Dosierra eta deialdia bidaltzen dizkizuegu.
Denok gonbidatuta gaude

Aurkezpena

Presentación

Bizilagun artean

AUKERAK SORTZEN. Haizea Izan proiektuaren dinamikaren barruan, zeinak gure komunitatean mundu arduratsuago eta inklusiboago baterako aukerak sortzen dituen, eta “Aniztasuna eta Inklusioa” bere osotasunean erronka estrategikoa indartuz, “Bizilagunen artean” aukera aurkeztu nahi dugu SOS Arrazakeriak garatzen duen ekintzarekiko osagarria dena.

SOS Arrazakeria Bizilagunen ekimenak bertako eta atzerriko bizilagunak bazkari baten inguruan elkartzea errazten du. Aukera honen helburua gure herrian bizi garen bertakoen eta kanpokoen artean dinamika eraginkor bat sortzen jarraitzea da, behar dugun orotan elkar ezagutzen eta laguntzen jarraitu ahal izateko. Elkarlaneko eredu bat landuko dugu, non bi aldeek irabazten duten eta elkarbizitzarako inertzia positiboak sortzen dituzten.

Beraz, gure herrira bizitza hobe baten bila iristen diren pertsonei laguntzea behar soziala da. Gaur egun, gure herrian bizi diren biztanleen % 10 ez dira gure erkidegoan jaio.

Bizilagunak

Bizikidetzan, gizarte-kohesioan eta herri arduratsuago eta inklusiboago bat sortzen laguntzen.