Proiektuetan oinarritutako eta helburuetara bideratutako kudeaketa-plana.

ASMOA

Zergatik?, Zer izan nahi dugu?, Nola egingo dugu?, Zer lortuko dugu?

Batzen gaituena zer den identifikatzea, eta helburu argi baten alde lan egiteko batzen eta konprometitzen gaituen arrazoia zein den identifikatzea.

Helburuak argia izan behar du. Identifikagarria eta neurgarria.

Nortasunaren bereizgarriak sortzea.

Kohesio-elementuak (pertsonalak eta kolektiboak) sortzea.

PERTSONAK

Zenbat lagun izan behar dugu? Sarea egin Komunitatea sortu.

Lantalde bat (erakundeak, elkarteak eta pertsonak) zehaztu eta sortzea gure asmo eta helburuak garatzeko.

Behar kuantitatibo/kualitatiboak identifikatzea.

Komunitatea sortu eta garatzea.

LURRALDEA

Non eragingo dugu? Guneak identifikatu.

Biltzeko eta bat egiteko ditugun tokiak gune biziak, bizitza transmititzen duten guneak direla bermatzea.

Lan egingo dugun espazio geografikoak zehaztea.

Gune bakoitzean informazio-sareak sortzea.

HARREMANAK

Nolako elkar erlatzioak behar ditugu? Harremanak adostu.

Beste eragile, erakunde eta elkarte batzuk ezagutzea eta haiekin elkarlanean jardutea, geure lana eraginkorragoa izan dadin.

Geure xedea eta izateko arrazoia (proiektuak eta helburuak) gizarteratzea, gizarte-eragileengana eta gizarte osora iritsi daitezen.

GESTIO PLANA

Zein prozedura erabiliko dugu? Metodologia adostu.

Lanerako sistematika bat adostea.

Gure lana helburuei atxikitzea ahalbidetuko digun Jarduketa Plan bat lantzea.

Laneko metodo eta jarduteko modu eraginkorrak lortzea.

Proiektuen errealitatea zein den une oro jakitea.

Ekintzen gaineko jabetza-sentimendua sortzea. Ahaleginak bateratzea.

ILDO ESTRATEGIKOAK

Zein prozesu ireki behar diren helburuak lortzeko?

Helburu estrategikoak zehaztea. Oinarrizko helburuak (epe labur, ertain eta luzera).

Lankidetza eta batera egindako lana sustatzea, helburuen osagarritasunari garrantzia emanez.

ADIERAZLEAK

Helbururen betetze-maila neurtzea? Adierazleak sortu.

Zer neurtu nahi dugun eta zertan edo non eragin nahi dugun identifikatzea.

Gure lana neurtzeko beharrezkoak diren adierazleak identifikatzea.

Jabetza-sentimenduak sorraraztea, adierazleetan oinarrituta.

KOMUNIKAZIOA

Zer / Nola komunikatzen gara? Tresnak sortu.

Komunikazioa abian dauden proiektuetako talde dinamizatzaileen eta lantaldeen artean partekatzea (proiektuen errealitatea, helburuak, ekintza-planak).
Jarduera eta ekintza berritzaile eta sortzaileen aukeren gaineko hausnarketa sustatzea.
Parte-hartzeko aukerak ematea. Bilera eraginkorrak egiten saiatzea.
Lorpenak onartzea eta aintzat hartzea. Adierazleei buruzko informazioa ematea.
Gizartean zabaltzen dugun informazioaren gainean hausnartzea (argitalpenak, artikuluak, kultur agenda, sare sozialak eta abar).

FINANTZAZIOA

Zein baliabide ditugu?

Proiektuen eta prozesuen finantzaketaren benetako egoera partekatzea.

Sortzen diren proiektuekin eta gastuekin bat datorren finantzaketa onbideratua izatea.

Finantzaketa-bide berriei buruz hausnartzea (behar izanez gero).

IDEIA ZAPARRADA

Ametzak egiteko prest?

Parte-hartzeari bide ematea proiektua hobetzeko.

Beharrezkotzat jotzen diren erronka berriak identifikatu, aztertu eta babestea.

HEMEROTEKA

Nola egin dugun?