Guk argi dugu
AUKERAK SORTZEN. Haizea Izan proiektuaren dinamikaren barruan gure komunitatearen barruan mundu bidezkoago eta arduratsuago baterako aukerak sortzea, eta “kontsumo arduratsuaren” erronka estrategikoa bere osotasunean indartuz, “Guk argi dugu” aukera aurkeztu nahi dugu, EKIHERRI kooperatibak komunitatean burujabetza energetikoa sustatzeko duen helburuari erantzuteko eta laguntzeko modu gisa.
Subiranotasun energetikoa norbanako kontzienteek, komunitateek eta herriek energia sortzeko, banatzeko eta kontsumitzeko beren erabakiak hartzeko duten eskubidea da. Horrek esan nahi du osagaien nahasketa espezifiko bat lortu eta kontrolatu behar dela, elektrizitatea sortzeko ezinbestekoak direnak. Subiranotasun energetikoaren helburua da energiari buruzko erabakiak egoera ekologiko, sozial, ekonomiko eta kulturaletarako egokiak izatea, betiere hirugarrenei kalte egiten ez badiete.
Bide horretan, “Guk argi dugu” aukerarekin, energia berriztagarrien sustapenean eta garapenean parte hartu nahi dugu, baliabide fosilekiko mendekotasuna murrizteko. Gainera, gure energia-kontsumoa eta -faktura murriztu eta mugikortasun iraunkorreko proiektuak sustatu behar ditugu, klima-aldaketaren aurkako borrokan eragile aktiboak izateko.
“Guk argi dugu” ekimena gizarte-erantzukizuneko aukera berri bat da, Errenterian/Oreretan bizi garen pertsona guztientzat diseinatua, komunitatearen onurarako. Boluntariotza, subiranotasun energetikoaren garrantzia eta erantzukizun soziala bezalako balioak landuko ditugu.
Bestalde, euskarazko ekimen sozialei balioa eman nahi diegu, gure hizkuntza normalizatzeko modu gisa.
Gainera, “Guk argi dugu” aukera honekin lankidetza-eredu bat adostu nahi dugu erakundeekin (erakundeak, gizarte-elkarteak, kultura-elkarteak, kirol-elkarteak…), guztion artean EKIHERRI kooperatibaren kudeaketa modu eraginkorrean koordinatu ahal izateko.